SALTOKITIK ENPRESARA 2025 - EUSKALIT

Lunes, 31. Marzo 2025
Ikastaroak eta jardunaldiak

 

 

 

Saltokiaren kudeaketan eta lehiakortasunean akonpainamendu eta aplikazio errealeko programa

Negozioan aplikazio erreala duen prestakuntza-programa bat da. Bertan, parte-hartzaileek tutore baten laguntza izango dute, negozioaren enpresa-kudeaketaren zenbait alderdi hobetzeko: plangintza, ekonomia, erosketak, bezeria, salmentak, marketina… Horretarako, hainbat tresna, jardunbide egoki, adibide, eredu eta abar emango zaizkie.

Eusko Jaurlaritzak % 100ean finantzatua eta Euskalitek antolatua

ONURADUNAK

Txikizkako saltokiak eta EAEko merkataritza-jarduera urbanoarekin lotutako hainbat zerbitzu; gehienez 250 langile.

Kontsultatu hemen onartutako EJZen zerrenda

PROGRAMAREN ONURAK

  • Negozioa kudeatzeko gaitasunak ikasi
  • Saltokia posizionatzea bezeroarekiko, produktuarekiko, merkatuarekiko, lehiakideekiko, joerekiko...
  • Lehenengo egunetik kudeaketa-tresna eraginkorrak aplikatzea
  • Esperientziak eta jardunbide egokiak ezagutzea

EDUKIAK

Saltoki bakoitzari egokitutako edukiak:

  • Plangintza eta kudeaketa ekonomikoa
  • Erosketak, bezeroak eta salmentak
  • Marketin-estrategiak

PROGRAMAREN EGITURA ETA GARAPENA

  • Hasierako talde-saioa, martxoaren 31n
  • Bi talde-saio birtual*, praktikaren bidez ikasteko eta jardunbide egokiak trukatzeko
  • Banakako laguntza-bisitak saltokian bertan (14 ordu inguru).
  • Adituen etengabeko laguntza.
  • Establezimenduari egokitutako ordutegiak ezarriko dira.

* Nahitaezkoa da kamera edo webkamdun gailu bat izatea (ordenagailua edo tableta)

AURRETIKO IZEN-EMATEAK

Bidali izena aurretik emateko formularioa Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera.

Epea: martxoaren 23ra arte

SUBIR